Páginas

viernes, 18 de octubre de 2013

Blogger bihurtzen.

Kaixo! Ni Naroa Castaño naiz, Magisteritza eskolako ikaslea. Lehen Hezkuntza ikasten ari naiz, bigarren maila hain zuzen ere, eta hau IKT irakasgaiarako sortu behar izan dudan bloga da. 

Esan beharra daukat, pixka bat galdurik nabilela, blogaren kontu hau guztiz berria delako niretzat, baina beti izan dut gustuko gauza berriak frogatzea... eta hau aukera paregabea dela uste dut! Gainera, kontuan izanik teknologia berriak gure egunerokotasunaren parte bihurtu direla, hauek eskaintzen dizkiguten aukera guztiak ezagutu behar ditugu, nola erabili ikasi, gero, etorkizunean, gure lanbidean normaltasunez barneratzeko gai izateko.

Atzo, Alaitzek, gure irakasleak, bere bloga erakutsi zigun, non informazio pilo bat daukan irakasgaiari buruz, beste urteetako ikasleek egindako blogei buruz eta baita Magisteritzako edozein ikaslearentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruz. Hala ere, atzo ez genuen gure bloga sortu, hori gaur egin dugun kontua izan da, eta horregatik nabil zer egin jakin gabe. Momentuz, "trasteatzen" ibili gara, blogaren itxura aldatzen, orrialdeak eta sarrerak sortzen... hau da, blog bat edukitzeko gauzarik oinarrizkoenak nola egin ikasten. 

Aurrera joan ahala, gauza konplexuagoak egiten ikastea espero dut, bloga gero eta interesgarriagoa eta beteagoa izan dadin, bai niretzat eta bai zuentzat. Beraz, ikasteaz gain, bloga egiten disfrutatzea espero dut, eta zuek irakurtzea noski!